Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kaixo internautak, hona hemen hitz gutxi batzuk gure eskola deskribatzeko!
Atxondoko eskola oso txikia da, eta horregatik denok ezagutzen gara. Horretaz aparte, gure eskolan seigarren mailararte ematen dira klaseak.
5. eta 6. mailako ikasleak oso pribilegiatuak gara, Eskola 2.0 ko materiala erabiltzen dugulako. Produktu horiek arbela digitala eta ordenagailu portatilak dira.
Eskola hiru zatitan dago banatua; eraikuntza naguziak, gela prefabrikatu batek eta ikasgela batzuk osatzen dute.
Eraikuntza naguzian liburutegia, txikien gela, haur-hezkuntzako gela, zuzendaritza eta gure gela daude.
Gela prefabrikatuan, lehenengo zikloko gela dago desdoble gela batekin.
Ikasgeletan, azkenik, bigarren zikloko gela, musika gela eta desdoble gela bat daude.
Hau da gure eskola!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario